Inasan adostasunik ez

Guaixe 2012ko urtarrilaren 10a

Inasako zuzendaritza eta enpresa batzordearen artean (CCOO 4, LAB 2, UGT, Solidari eta Koadroak bana) ez dago akordiorik. CCOO sindikatutik azaldu digutenez, enpresak akordiorik gabe ez duela ezer eginen esan du. Sindikatuak, bestalde, zuzendaritzak mugimenduren bat egiteko zain daude.Bitartean, langileen ordezkariak Nafarroako Gobernuko enplegu arloko arduradun Imelda Lorearekin bildu ziren. Bera izan zen iazko garagarzaroan aldeen akordioaren arteko lekukoa. Enpresa batzordeak abenduaren 29an Loreari azaldu zion akordioa zergatik ezin zen lortu eta haien ezadostasuna azaldu. Aldi berean, Inasako zuzendaritzak atzera bota dituen proposamenen berri eman zioten.Atzera begiraAzaroaren 9tik dator kontua. Zuzendaritzak enpresa batzordeari jakinarazi zion 52 kaleratze onartu behar zituztela edo, bestela, hartzekodunen konkurtsoa izanen zela. Lau egun geroago zuzendaritzak proposamena aldatu egin zuen: lan txandak 5etik 3ra jaitsi. Horrek, langile kopurua soberan egotea ekarriko luke.Aldez aurretik erretiroa hartu nahi duten boluntario guztiak garagarzaroko enplegu erregulazio espedientean adostutakoa jaso dezatela nahi dute CCOOk eta UGTk (26 ziren ateratzekoak, baina boluntario gehiago aurkeztu dira). Zuzendaritzak dio baldintza horietan 12 langileren aldez aurreko erretiroa ordaintzeko duela soilik, gainontzeko boluntarioen baldintzak berriro negoziatu beharko liratekeela. Horren kontra dago CCOO, langile guztiak baldintza beretan ateratzea nahi du, hau da, garagarzaroko akordioan adostutakoarekin.