Bihar, 12:00etatik 13:30era, Altsasuko Iortia kultur guneko plazatik pasa eta AHTri arbuioa adierazteko billeteak zigilatzeko deia egin du Mugitu!kMugitu! desobedientzia mugimenduak sakandarrek Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontra daudela adieraztera gonbidatu dituzte. Bihar Altsasuko Iortia kultur guneko plazatik pasa eta poltsikoan eramaten dituzten billeteak AHTren kontra zigilatzeko gonbitea da. "Helburua da ahalik eta billete gehienetan AHT - TAV STOP. 4.790 €/pertsona leloa zigilatzea. Kopuru hori da hain zuzen ere "herrilan xahutzaile eta txikitzaile hau egiteko herritar bakoitzeko gastatu behar den dirutza, murrizketa sozial basatien garaiaren erdian". Iaz jarri zuen martxan Mugitu!k kanpaina hori.