Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalak deitu du, bihar, 18:30erako, udaletxeko gela handianOlatzagutiko porlandegian jarri nahi den hondakinak balioztatzeko edo errausteko egitasmoa. Horretaz aritzeko Bakaikuko Udalak batzarra deitu du, "bakaikuarren zalantzak eta kezkak argitzeko". Batzarrak bi zati izanen ditu. Hasieran Hiru Mugak Batera plataformak egin duen Etorkizuna erraustuz dokumentala ikusteko aukera izanen da. Ondoren, plataformako kideak gaiaren inguruan azalpen gehiago emanen dituzte eta, despeditzeko, eztabaidatzeko eta zalantzak argitzeko aukera izanen da. Bakaikuko Udalak batzarra deitu du porlandegiaren egitasmoak Sakanan eta inguruko eskualdeetan "alarma" piztu duelako. Udalak bakaikuar guztiak batzarrera joatera gonbidatu ditu.