Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Begiak ireki eta besteak zer egiteko gai diren ikusten dugunean txundituta geratzen gara askotan. Zergatik gauzak sortzeko gai ez bagara mirestu ditugun horiek gurera ekarri?Miresgarri modura definituko ez badut ere ezagutu berri ditudalako, aipatu nahiko nuke Lékué. Bisita ezazue beraien webgunea, merezi du. Oker ez banaiz katalanak dira. Gutxienetik zure atentzioa deituko dute sukaldatzeko ekoizten dituzten produktuak. Seguru asko hauek frogatzera ere animatuko zara.Coco-mat. Lan egiteko eta bidea egiteko beste proposamen interesgarri bat. Lanera bizikletan doazen langileak diru estra bat jasoko dute hilabete amaieran kotxez joaten direnen aldean. Erretzeari uzten badiozu, soldata igoko dizute. Enpresa bitxi honen bitxikeria gehiago ezagutu nahi badituzu, murgil zaitez sarean. Sortzailea grekoa da.Pasaiako Udalak euskara eta gaztelaniaz argitaratzen duen Sorginarri Bilduma. Bilduma honen bitartez Pasaiaren historia eta ondarea ezagutarazi nahi dira; metodologia zientifikoa erabiliz, baina era erraz eta erakargarrian, herritar guztiengana iritsi dadin. Pasaiako historia eta ondarea testu eta irudiez ezagutzeko bidea ematen du bilduma honek. Dagoeneko sei liburu argitaratu dituzte eta zazpigarrena bidean da. Inbidia sanoa sentitzen dut bilduma osatzen duten liburuetako bat esku artean hartzen dudan aldiro. Susmoa dut askok disfrutatuko genukeela gure herriko historia eta ondarea biltzen duen Sorginarri bezalako bilduma etxeko apalategian edukitzeko aukera bagenu.Ekoguneak martxan jarri du erosketa ontziak berrerabiltzeko kanpaina. Arrandegi eta harategietan sortzen diren bilgarri kopurua murrizteko helburuarekin, kanpaina bat jarri dute abian. Plastikoa eta papera bezalako lehengaiak ez xahutzeko erosketetara oihalezko poltsak eramaten hasi ziren bezala, arrandegietara etxetik ontzi berrerabilgarriekin joatea da Ekoguneak egin nahi duen bidea. Ea Sakanan ideia kopiatu eta kontsumo jasangarrian sinesten duen oro bere tupperrarekin arrandegi edo harategira joaterik duen, denok baitugu gure inguruaren alde zerbait egiteko giltza.Ana Lasa Senar