UEMA, sarbidea prestatzen

Guaixe 2012ko urtarrilaren 19a

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) larunbatean batzar nagusia egin zuen Zumaian. Aurtengo egitasmoak eta aurrekontua onartu zuen Arbizu, Etxarri Aranatz eta Urdiain hartzen dituen mankomunitateak. "Aurtengo erronkarik handiena lurgunea handitzea izango da". Horregatik, UEMAko kideak hainbat udalekin harremanetan dira. Ekonomia krisia aitzakia izan ez dadin, mankomunitateak udalak sartzeko formulak aztertuko ditu. Horrekin batera, UEMAk honako lehentasunak markatu ditu 2012rako: euskararen arnasguneak zer diren eta euskararen normalizazioan zer-nolako garrantzia duen gizarteratzeak; udalez udal barne erabilera planetan sakontzea eta udal administrazioetatik kanpoko esparruetan eragitea.