Euskaraz bizitzeko nahia filmera

Guaixe 2012ko urtarrilaren 19a

Kontseiluak film laburren lehiaketa antolatu du Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barruan. Asteazkenean aurkeztu zuten ekimena Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Imanol Rayo zuzendariak. Hain zuzen, arbizuarra epaimahaikideetako bat izango da, baita Altsasuko Yoli Mazkiaran zuzendari eta ekoizlea ere. Eneko Olasagasti zuzendari eta gidoigileak eta Ignacio Zabala irakasleak osatuko dute epaimahaia.Lehiaketan parte hartzeko, gehienez 10 minutu dituen filma laburra aurkeztu behar da. Gai nagusia euskaraz bizitzeko nahia izanen da. Formatuari dagokionez, wmv, mov, mpeg eta flv formatuak onartuko dira. Eta erresoluzioari dagokionez, gutxienez 1280 x 720 (HD Ready) eta gehienez 1920 x 1080 (Full HD) izan beharko dira. Lanak jasotzeko, parte hartzaileak interneteko plataformaren batera igo behar du filma (Vimeo, Youtube edo Daylimotion) eta horren lotura bidali beharko du, bere datu pertsonalekin batera info@euskarazbizinahidut.org helbidera. Lanak aurkezteko epea martxoaren 18an amaitzen da. Bi sari banatuko dira: lehenengoa 2.000 eurokoa eta bigarrena 1.000 eurokoa.www.euskarazbizinahidut.org Jarritako baldintzak betetzen dituzten lan guztiak ikusgai egonen dira web gunean. Lehiaketaren oinarriak ere bertan aurkitu daitezke.