Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mugitu! Mugimenduak deituta larunbat eguerdian makina bat sakandarrek poltsikoan zituzten billeteak zigilatu zituzten. Abiadura Handiko Treneko lanek "4.790 euro baino gehiago ordaintzera behartzen gaitu" dio Mugitu!k. Eta zifra hori eta AHT-ri ezetz dioen leloa zigilatu zuten billetetan. Urrutiko gaztainak 14, gerturatu eta 4 leloa zuen ekimenak eta billeteak zigilatu zituzten sakandarrei gaztaina erreak oparitu zieten. Ekimenarekin bat egin zuten, besteak beste, Manolo Altsasuko gaztaina-saltzailea, Eneko Lazkoz bertsolaria, Hesian, Kaotiko eta Arrebote, EHE, Askapena, AHT Gelditu! Elkarlana, 3 mugak batera plataforma edota Sustrai Erakuntzako lehendakaria Martin Zelaia.