Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Animalien zaindarien eguna izan zen asteartean. Animaliak babesteaz gain San Antonek abeltzainekin eta abereekin zerikusia duten lanbideak babesten ditu. Garai batean ibarrean indar gehiago zuen abeltzaintzak eta mandazain ugari zeuden. Herri askotan zeuden San Antonen omenezko kofradiak, baina denborarekin desagertzen joan dira, esaterako Etxarri Aranatzen 1973an (98. Guaixe, 2003ko ilbeltza,. 21. orria). Baina beste herri batzuetan kofradiak bizirik daude eta bihar-etzi ospakizun eguna dute. DorraoGoizterren ibiliko diren Sakanako san antondarrak dorrobarrak izanen dira. Bihar 9:00etan hildako kofradeen omenezko meza izanen da. Hura despedituta, Itur Aldea elkartean gosaltzera bilduko dira kofradeak. Eta toki berean majo bazkaltzeko aukera izanen dute. Biharko eguna ere kofradiako nagusia aukeratzeko aprobetxatuko dute. Idazkaria lekuko, zozketa eginen dute kofradeen artean. Hark gero hiru mutil hartu beharko ditu beharrezko lanak egiteko. Kontuak ere egunean jarriko dituzte. BakaikuDorraon bezala, Bakaikun ere hildako kofradeen omenezko mezarekin hasiko da san antondarren ospakizuna. Meza ondoren San Anton kofradiako kideak Bakarrenekoetxea elkartean bazkaltzera bilduko dira. Bilduta daudela baliatuko dute kofradiako kontuak egunean jarri eta arduradun berriak aukeratzeko.IturmendiSan Antonen omenezko ibarreko azken ospakizuna izanen da Iturmendikoa. San antondarrak domekan 11:30ean, elizkizunean bilduko dira. Mezaren ondoren kofradeak apaiz-etxean kontuak eta kofradeen zerrenda egunean jarri eta ardura karguak banatuko dituzte. Aita Gurea errezatu ondoren utziko dute apaiz-etxea. Aritzaga elkartean bazkaltzera joanen dira san antondarrak.UrdiainBihar eguerdian san antondar urdiaindarrak elkartuko dituen elizkizuna izanen da. Hildako kofradeen omenezko mezaren ondoren Tintiniturri elkartean eginen dute kofradeek lehen geldialdia, gosaltzeko. Herriaren etxea da bigarren geldialdia, batzarrean kontuak egunean jarri eta ardurak banatzen baitira. Aitziber elkartean, azkenik, bazkari ederraz gozatzeko aukera izanen dute kofradeek.