Muslarien txanda

Guaixe 2012ko urtarrilaren 20a

Euskal Herriko IV. mus txapelketaren aurreneko kanporaketak jokatzen hasi dira hainbat tokitan. Asteburu honetan Sakanako lau herritan txapelketako kanporaketa jokatzeko aukera izanen da. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Herrietako bikote onenak otsailaren azken asteburuan jokatuko den Nafarroako finalera pasako dira. Zazpi lurraldeetako muslari onenak, 128 bikote, Euskal Herriko mus txapelketarako finalerako sailkatuko dira. Txapeldunak Arbizun jokatuko diren azken partidetatik aterako dira. Martxoaren 17an izanen da hori. KanporaketakArbizun, gaur ostirala, 21:30ean Aldabide elkartean. Irurtzunen, bihar larunbata, 16:00etan Pikuxar euskal txokoan. Etxarri Aranatzen, bihar larunbata, 16:30ean Karrikextu elkartean. Altsasun, bihar larunbata, 16:00etan Zubiondo elkartean.