Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den asteburuan Nafarroako Trinkete txapelketako 2. jardunaldiak jokatu ziren. Aurreko asteko atsedenaldiaren ondoren, eskuz binakakoan, sakandarren arteko derbia jokatu zen. Gure Pilota taldeko Mundiñano eta Oscar Lasak 40 eta 20 irabazi zioten Altsasuko Urrestarazu eta Garziandiari.Emakumezkoen pala txapelketaEmakumezkoen pala txapelketari dagokionez, Oberena taldeko Aristore eta Andueza sailkapeneko lehen postua mantentzen dute Etxarri eta Leundari 30 eta 16 irabazi ondoren.