Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak Koldo Zuazoren Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua argitaratu zuten 2010ean. Mendaur bildumaren zortzigarren zenbakia da. Orain Euskaltzaindiak sarean jarri du liburua, denon eskura egon dadin.Koldo Zuazo Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea euskalkietan aditua da. 1990 ezkero, Euskal Herri osoko leku askotan ibili da, bertako euskalkian eta haien ezaugarriak eta bilakaera ikusten. Burundako hizkera aspaldi ezagutu zuen, baina 2007tik hona Sakanan eta, bereziki, Urdiainen egin dituen egonaldiek eman diote sakontasuna eta zabaltasuna haren ikerketa-lanari. Bilketa lan horren emaitza da Sakanako euskara. Burundako euskalkia liburua. Zuazok Burundako euskara eta, oro har, Sakanako euskararen berezitasunak aztertu ditu. Liburuak bi atal ditu: Burundako hizkeraren ezaugarriak (egitura, fonologia, morfologia, sintaxia...) eta dialektologia (Burundako hizkeran sortu dena, gorde dena...).