Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EmaitzakAsier Gaston (San Migel) 3 / Azpiroz (Irurtzun) 16Murua (Arrasate) 16 / Otxoa (Gure Pilota) 9Olaetxea (Aldabide) 16 / Torrecilla (Atarrabia) 4Mikel Satrustegi (Ardoi) 16 / Lizarraga (Bi Aizpe) 6Joan zen asteburuan eman zitzaion hasiera Zizurko lau t’erdiko XVII. txapelketari. Guztira 64 klubetako 260 pilotari ariko dira. Txapelketa kanporaketa modura jokatuko da, mailak jaioturtearen arabera banatuta. 2003an eta 1998an jaiotakoen artean 32 pilotari ariko dira, 1996 eta 1987 tartean 16 parte-hartzaile ariko dira eta jubenil eta seniorretan 12.Zizurko Ardoien pilotalekuetan jokatu ziren lehenengo jardunaldian 2000ko kimuek aritu ziren. Bertan hainbat sakandar aritu ziren pilotari eragiten. Azpirozek 3 eta 16 irabazi zion Asier Gastoni, Gure Pilotako Otxoak ezin izan zuen garaipena lortu Muruaren kontra 16 eta 9 gelditu ondoren, Olaetxeak 16 eta 4 irabazi zuen Torrecillaren kontra eta Lizarraga 6en gelditu zen Mikel Satrustegiren kontra.Asteburuko honetan 1999koak eta 2001ekoak izango dira jokatzen arituko diren norgehiagokak.