Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan jokatu da Espainiako kluben arteko txapelketako 3. jardunaldia. Sakandarrak fin dabiltza eta bai Irurtzunek bai Altsasuk ere garaipena eskuratu zuten binakakoan. Irurtzunek gainera, banakakoa ere irabazi zuen.A taldean, Irurtzun San Atilano de Zamoraren kontra aritu zen. Armendarizek 10-5 eta 10-2 irabazi zuen banakakoa; binakakoan Ansotegi eta Pazosek 10-9 eta 10-9 emaitzekin puntua lortu zuten.B taldean, Altsasu eta Paz Zigandaren arteko aurrez aurrekoak nahiko berdinduta gelditu ziren izan ere, banakakoa Rekaldek (Paz Ziganda) irabazi zuen 10-0 eta 10-4 eta binakakoan Jauregi-Muguruzak (Altsasu) 10-4 eta 10-5. Oberena taldeko Flores eta Okiñenak ere irabaztea lortu zuten Najerinoren kontra 10-2 eta 10-1 irabazi ondoren.