Zabor tasen hobariak eska daitezke

Guaixe 2012ko urtarrilaren 26a

Sakanako Mankomunitateak hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak arautzen dituen ordenantza eguneratu eta hobariak zehaztu ditu. Hala, Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren onuradunek %100eko hobaria izanen dute, baldin eta zenbatekoa Efektu Anitzetarako Errenta-Adierazle Publikoa (EAEAP) (8.424,30 euro urteko, 601,73 hileko) edo hori bider 1,3 eginez ateratzen den kopurua gainditzen ez badu (10064,44 euro urteko, 862,67 hileko).Mankomunitateak zehaztutakoaren arabera hobari bera izanen dute eskaitzaileek ezkontide edo gisa bereko bizikidea duenean eta bien diru sarrerak 1,35 aldiz delako EAEAPa gainditzen ez duenean. %100eko hobaria lortuko dute ere ezkontidea ez den beste famili-zama duten eskatzaileek, beti ere muga batzuen barruan. Aukera gehiago%70eko hobaria hartzeko eskubidea dute hutsik dauden etxebizitzen jabeek. Horretarako urtero frogatu behar diote Sakanako Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela.Bestetik, etxebizitza edo egoitzatik gertuen dagoen edukiontzira 500 metro baino gehiago dutenek %100eko hobaria izanen dute. Hobari bera izanen dute etxebizitza egiteko eraisteko lizentzia jaso dutenek.