Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erabat ezezaguna zen niretako izen hau. Ez nekien ez psikiatra ez neurologoa zenik, edo Austrian jaio zelarik. Joan zen astean utzi gintuen lagun batek ezagutzera eman zidan gizon honek esandako esaldi batzuk: Ez badago zure esku mina sortarazten dizun egoera bat aldatzea, beti aukeratu ahal izango duzu zure jarrera egoera honen aurrean.Amaiaren jarrera borrokarena izan zen, isilpeko borroka bere gaitzaren aurrean. Esan beharra daukat ni neu harritu egin ninduela. Duela 18 bat urte ezagutu nuen itxura xume eta apala zuen neskatoa. Beti suabe baina kikildu beharrean indarrak ateratzen zituen ez zeuden lekutik. Amaia ez zen kexatzen zen horietarikoa, berari tokatu zitzaion beste hainbati tokatzen zaion bezala eta gaitzaren kontra borroka egitea zuen helburu. Lekzio handia eman diguzu eta horrekin geratuko gara.Borroka honen aurrean blog bat idazten hasi zinen, eta askorendako zutaz jakiteko modu printzipala bihurtu zen, batez ere azkenengo boladan, ezin baitzenuen zure kabia utzi. Baina ez bakarrik hori, idatzi horien bitartez zure indarrari buruz jakin genuen, tratamenduen ondorioei buruz edo eramaten zenituen txano berezi horiek non erosteko aukera zegoen. Gaitzaren egunerokotasuna kontatu zenigun. Baina nik batez ere zure jarrera sumatu nuen, zure indarra gaitzaren aurrean.Ez dut gehiegi luzatu nahi, badakizu asko maite izan zaitugula eta faltan botako zaitugula. Zurekin bizitako egoerak gogoratuko ditugu eta zuk irakatsitakoak erabiliko ditugu gure bizitzan pertsona hobeagoak izaten saiatzeko. Idatzi honen arrazoia ez da bakarrik Amaiari agur esatearena. Bere blogean Viktor Frankl-ek idatzitako bi esaldi jarri zituen, bere egoeraren isla bat bihurtu zirenak. Bat lehen aipatutakoa. Bigarrenak zera dio: Heriotza, bizi-denboraren amaiera izanez, beldurra sortarazten dio soilik bere bizi-denbora betetzen jakin ez duenari.Errexa da kanpotik irakurri eta pentsatzea: Bai, egia da, Viktor honek arrazoia zeukan... Benetan zaila izan behar du egoera latz batean esaldi honi kasu egitea. Baina Amaiak egin bazuen, zergatik ez dugu besteok egiteko ahamena izango?http://amaiagaztelu.blogspot.com/ Ibai Hernaiz Ormaetxea