Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2011ko azken hiru hilabeteak goranzko joaera izan zuen langabeziak Sakanan. Iaz Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (NEZ) 1.663 langabetu izena emanda bukatu genuen urtea, hasieran baino 163 langabetu gehiagorekin. Garagarrilera arte apenas izan zen aldaketarik datuan, baina azken sei hilabeteak ekarri dute langabetuen zerrenda luzatzea. Iaz NEZen izena eman zutenen gehienak gizonezkoak ziren 141 (%86,5) eta 22 emakumezko (%13,49). Langabetuen generoen arteko aldea gero eta txikiagoa da. Adinari dagokionez, urte akaberan zeuden langabetuen %53,03 25 eta 44 urte artean zituzten (443 emakumezko eta 439 gizonezko). 45 urte edo gehiago zituzten langabetuak 600 ziren, %36,07 (327 emakumezko eta 273 gizonezko). Azkenik, 25 urte baino gutxiago zituzten langabetu sakandarrak 181 ziren, %10,88 (101 gizonezko eta 80 emakumezko). AbenduaIazko azken hilabetean 60 pertsonek izena eman zuten enplegu bulegoetan, %3,42 gehiago. Langabetu horietatik 6 ez beste guztiak Altsasuko enplegu bulegoan eman zuen izena, gainontzekoak, Arakil edo Irurtzungoa, Iruñean. Altsasuko bulegoan abendu akaberan 1.476 langabetu zeuden izena emanda, ibarrekoen %88,75a. Generoari erreparatuz gero, langabe gehienak emakumezkoak dira: 850 (11 gehiago), hau da, %51,11. Gizonezkoak, berriz, 813 dira (49 gehiago) %48,11. Abenduan langabeziak ibarreko 12 herritan egin zuen gora eta hirutan behera.SektoreakIbarreko langabetu sakandarren erdiek, 823, (%49,48) zerbitzuen arloan lan egin nahiko lukete (7 gehiago). Industria arloan lan egiteko prest leudeke 599 pertsona (44 gehiago), %36,01.Eaikuntza arlorako eskaera 135 sakandarrek (10 gehiago) egin dute, %8,11. Abeltzaintzan aritzeko prest daude langabetuen %1,92, hau da, 32 pertsona (berdin). Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarrak 74 dira, bat gutxiago (%4,44).NafarroaAbendu akaberan herrialdean 46.946 langabetu zeuden, %2,41 gehiago. Sexuaren arabera, 23.701 emakumezko daude lanik gabe eta 23.245 gizonezko.Langabezia herrikaHerria Langabetuak AldeaArakil 54 +2Irurtzun 162 +8 Irañeta 5 +2Uharte A. 50 +1 Arruazu 7 -1Lakuntza 80 +1Arbizu 60 +8Ergoiena 8 +3Etxarri A. 187 +10Bakaiku 16 +2Iturmendi 15 -3Urdiain 37 +3Altsasu 825 +21Olatzagutia 133 -2Ziordia 24 +5Guztira: 1663 +60Langabeziaren garapena Urtea/hilabetea Guztira Gizonezko Emakumezko2008 /06 599 235 3642008/12 879 395 4842009/06 1.230 619 6112009/12 1.342 630 7122010/06 1.438 666 7722010/12 1.500 672 828 2011/06 1.505 698 8072011/12 1.663 813 850