Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskarazko ereduan matrikulatzeko eskaera egin dute euskalgintzako eragileekEuskara Kultur Elkargoa, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Netle (euskara teknnikariak), NIZE (institutuetako zuzendariak), Sortzen-Ikasbatuaz eta Topagunea (euskara elkarteen federazioa) gurasoak haien seme-alabak euskarazko ereduetan matrikulatzeko deia egin dute. Nafarroako euskalgintzako eragileek diotenez D ereduan matrikulatzea "mundu ekologikoagoaren aldeko apustu bat" dela. "Ekologia ez da bakarrik inguruneaz arduratzea; aitzitik, hizkuntza eta kultura aniztasuna zaintzea ere bada. Ekologia hurbilenaren eta aldi berean globalaren alde egitea da". Guztiak ere nabarmendu dutenez, euskarazko irakaskuntzan seme-alabek euskara ikasteaz gain, "D ereduan egoki eta nahikotasunez ikasiko ditu ingelera eta gaztelerarekin, eta hautazko beste horiekin (frantsesa, alemanera...)".Agerraldian eragileek azpimarratu zuten euskarazko irakaskuntza Nafarroan aitzindaria izan da beste hizkuntzen ikasketa txertatzeko orduan. "Orain ziurtatu dezakegu D ereduak zure seme-alabari hizkuntza-ingurune anitzean moldatzeko gaitasuna ematen diola txikia denetik". Euskara Nafarroan hizkuntza bizia dela azpimarratzearekin batera, euskalgintzako kideek azaldu dute: "euskaraz ikastea hizkuntza bat ikastea baino gehiago da, munduko hizkuntza eta kultura aniztasunaren aurrean jarrera positiboa, errespetua eta beste hizkuntzekiko interesa bultzatzea eta piztea da".