Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako zuzendaritzako hiru kide Foruzaingoaren aurrean deklaratu dute, ustez iruzurra egiteagatikNafarroako DYAko boluntarioek gaur arratsaldeko prentsaurrekoan esanen dutenaren zain, elkarteko Nafarroako zuzendaritzak eta baseetako delegatuek adierazi dute: "gizartearen aurrean DYAren izena zikintzeko elkartearen kontrako erasoak egiten ari dira". Aldi berean, deklaratu duten hiru kideei babesa eta begirunea azaldu die.Aste honetan Nafarroako DYAko zuzendaritzako hiru kide Foruzaingoaren polizia-etxetik pasa dira eta deklaratu ondoren aske gelditu. Handik pasa dira elkarteko presidente Eneko Arteaga, koordinatzaile Javier Cruz eta idazkari Alfredo Zelaia (bakaikuarra atzokoan izan zen). Iruñeko 3. instrukzio epaitegiaren esanetara ari da Foruzaingoa eta elkarteko hiru kideek dokumentuak faltsu eta iruzurra egin ote duten ikertzen ari da. Berri agentziek zabaldu dutenez, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza duen bi anbulantziaren erosketarekin zerikusia omen du guztiak. DYAko zuzendaritzak eta baseetako delegatuek gertakariak argitzeko epaileen esanetara jarri da. Elkartearen jardun ekonomikoa erakunde publiko eta pribatuek ikuskatzen dituztela gaineratu dute, eta gaineratu dute ez dutela inolako iruzur edo agiririk faltsutu. Bestetik, nafarrei dei egin die DYAk, "gure lana egin ahal izateko orain arte emandako babesa mantentzeko".