Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uhartea Arakil eta Urdiaingo bulegoek astean hirutan zabaltzen dute. Bildu eta LAB zerbitzuen murrizketen kontra azaldu dira. Banca Civicaren eratze prozesuan, langile bakarra lan egiten duten Nafarroako Kutxako bulegoetan zerbitzuen murrizketak izan dira eta askotan ixte partzialak izan dira. Alberto Pascual (CANeko idazkari nagusia) eta Joaquin Arbeloak (Banca Civicako negozioetarako arduraduna) azaldu dutenez, kutxaren lurralde naturala diren horietan ez da beste itxierarik izanen. Erantzun hori eman zieten astelehenean CAN kontseilu nagusian LABen ordezkari den Gaizka Uharteri eta Bilduko Baztango alkate Garbiñe Elizegiri eta Uharte Arakilgo alkate-orde Ainara Aiestarani. Bileran, hirurek ere, adierazi zuten kutxaren bulegoak partzialki edo erabat ixtearen aurka zeudela. LABeko eta Bilduko kideek bankuko ordezkariei eskatu zieten toki entitateei eragiten dieten erabakietan udalek parte hartzeko aukera izatea. Kezka ere azaldu zieten bateko edo besteko itxierak izan diren herrietan obra sozialak izan dezakeen eragina txikitu daitekeelako. Bankuko ordezkariek hartu ditzaketen neurri berrien inguruan toki erakundeak informatzeko konpromisoa hartu zuten. LABeko eta Bilduko ordezkariek "Nafarron zerbitzura egongo den kutxa baten alde" egin dute. Nafarroako ekonomia dinamizatzeko jokatu beharreko papera garrantzitsua aitortu diote kutxari eta erabaki organoetan udalek parte hartzea eskatu ere.