Ikasle bretoiak bisitan

Guaixe 2012ko urtarrilaren 26a

Hilaren 8tik 14ra Bretainiako Gingamp herriko 25 ikasle eta 2 irakasle Sakanan bisitari izan ditugu. Aralarko Mikel Donea institutuan frantzesa hautazko hizkuntza duten DBHklko 3. eta 4. mailako ikasleen etxeetan egin zieten harrera; Lakuntzan bat, bina Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Urdiainen, gainontzekoak Altsasun (adin bereko frantses ikasle asko ez daudenez DBHko 2. eta batxilergoko 1. mailako ikasle batzuen etxeetan ere egon ziren). Irakasleak irakasleen etxeetan izan ziren. Bretoiek ikastetxea, Altsasuko Udala, Atarrabiako batana, Iruñea, Bilbao, Urbasa eta beste ezagutzeko aukera izan zuten. Joan aurretik gazte lekuan afari-merienda egin zuten eta larunbatean nahi zutena egiteko aukera izan zuten. Altsasuarrek bisita apirilaren 22tik 29ra bueltatuko diete. 22 ikasle eta bi irakasle joanen dira. BalorazioaTrukea egiteko egitasmoa iaz abiarazi zuten ikastetxeko bi irakaslek. Edurne Bergara Tanco irakasleak azaldu digunez, "orokorrean esperientzia positiboa izan da". Frantses irakasleak gaineratu du ez dutela izan nahi zuten guztia erakusteko betarik izan. Bestetik, trukea aurrera eramateko laguntza eman duten familia eta ikastetxeko zuzendaritza eta irakasleekin esker oneko azaldu da.