Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurkoan Nafarroako hainbat astekarik azalean beltzune handi bat argitaratu dute, "honelako etorkizuna nahi dutelako euskarazko hedabideendako". Nafarroako tokiko hedabideek gaur lehen orritik, ozen, esan dugu Euskarabideak eta Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiak 21 hedabideri eginen diela kalte. "Eta hoorietako batzuk arriskuan dute euren iraupena, Ultzamako Esan-Erran irratiak konparazio batera".Nafarroako Tokiko hedabideak kexu gara: "euskara erabiltzen dugun hedabide guztioi diru-laguntza osoa kendu digute errotik, baina espainolez ari diren 3 telebista pribatuei aurten 2.000.000 euro banatuko dizkie Nafarroako Gobernuak. Batzuentzat badaude milioiak, eta euskaraz ari garenontzat zentimorik ere ez". Azaleko beltzunearekin gaurkoan foru administrazioaren politiken aurrean protesta eta gaitzespen tinkoa agertu dute Nafarroako tokiko hedabideek.