Aritz Lasa eta Zubietaren beste aukera bat

Guaixe 2012ko urtarrilaren 30a

Gaur jokatuko da eskuz binakako txapelketako 6. jardunaldiko azken partida. Arratsaldeko 16:30etik aurrera Arretxe eta Begino Lasa eta Zubietaren kontra ariko dira. Bi bikoteak sailkapeneko azken postuetan daude eta gaurko garaipena ezinbestekoa izango da txapelketan aurrera egin ahal izateko. Arretxe eta Beginok oraindik ez dute partidarik irabaztea lortu eta Lasa eta Zubietak bakarra.Ondoren Ezkurdia lanean ikusteko aukeraEstelarraren ondoren, Joseba Ezkurdiak eta Peñagarikanok Idoate eta Merino izan dituzte aurrez aurre.