Euskalte-Euskadik talde aurkezpena egin zuen

Guaixe 2012ko urtarrilaren 31

Euskatel-Euskadi talde berrituak bere helburu nagusiak azaldu zituen atzo Gasteizen egindako aurkezpenean. Adierazi zuten bezala, aurtengo helburua pasa den urteko maila mantentzea, eta ahal den heinean hobetzea izango da.Guztira 23 korrikalari daude aurten taldean, horien artean Jorge Azanza, Egoi Martinez, Gorka Verdugo eta Pablo Urtasun sakandarrak. Talde laranjak 3 lasterketa nagusi jarri ditu mugarri 2012rako: Tourra, Giroa eta Espainiako Itzulia. Hurrenez Samuel Sanchez, Mikel Nieve eta Igor Anton izango dira 3 lasterketa hauetan Euskaltel-Euskadik jarriko dituen liderrak.Diru arazoak guztien ahotanLeku askotan bezala, kirolera ere iritsi dira diru arazoak. Kasu honetan, bizikleta talde euskaldunaren jarraipena zalantzan jarri zen Euskaltel telefono enpresak bere laguntza aztertuko zuela adieraztean. Hala ere, Madariagak zuzentzen duen taldea itxaropentsu azaldu zen, taldea garai berrietara moldatu behar bada ere, bere proiektuarekin jarraitzeko intentzioa duela adieraziz.