Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak bihar indarrik gabe utzi lezake Urdiain-Altsasu industrialderako udalez gaindiko plan sektorialaArrazoiak hauek lirateke: enpresen eskaera falta, lurjabeen kontrako jarrera eta udalek zenbait enpresa etortzearen kontra egoteaNafarroako Gobernuko iturrietatik jakin ahal izan dugunez, biharko bilkuran Yolanda Barcina Anguloren kabineteak Urdiain-Altsasu industrialdeko udalez gaindiko plan sektoriala indarrik gabe utzi lezake. Horrek industria azpiegitura egiteko araudia indarrik gabe uztea eta industrialdea ez egitea ekar lezake. Gobernuko iturriek Guaixeri jakinarazi diotenez, Lourdes Goikoetxea Zubeltzu kontseilariak eskatu zuen hori pasa den asteazkenean. Ostiralean Lurralde Antolamendu Batzordea (kontsulta erakundea) bildu eta Nafarroako Gobernuari aipatu plana indarrik gabe uzteko txosten bat egitea erabaki zuen. ArrazoiakHiru dira Urdiain-Altsasu industrialde egitasmoa bertan behera uzteko arrazoiak Industria Departamentuan jakinarazi digutenez. Aurrena, krisiagatik enpresek ez dutela industria lurrik eskatu. Industrialde egitasmoa bertan behera uzteko bigarren arrazoia lurjabeen aurkako jarrera da (desjabetze prozesuari helegiteak jarri zizkioten). Departamentuaren arabera, azken arrazoia da udalak enpresa jakin batzuk hartzearen kontra azaldu direla. Aurreko legegintzaldian NaBairen esku zeuden Urdiain eta Altsasuko Udalek Industria Departamentuari eskatu zioten mahai bat osatzea eta han adostea zein enpresa etorriko liratekeen.IazkoaNafarroako Gobernuak iazko martxoan (hauteskundeak baino bi hilabete lehenago) erabaki zuen Nasuinsa enpresa publikoaren bidez, lanak abiaraztea. Nafarroa 2012 planeko lan garrantzitsuetako bat zen. Lehenengo fasearen urbanizazioak 169.345 m2-ko azalera hartu behar zuen (guztira 938.689 m2) eta haietatik 90.924 m2 industria lursailetarako izanen zirela iragarri zuen. Iazko garagarrilaren erdi aldera hasi ziren industrialderako hornidura sareak eramateko lanak. Harinsa Navasfalt enpresak eskuratu zituen lanak, 2.524.430 euroren truke. Legegintzaldi berriarekin, gobernu eta udal aldaketa izan zen. Urdiaingo Udala Nasuinsako buruarekin garagarrilaren 27an bildu zen. Hark aldeko arrazoiak azaldu zizkion, baita krisiagatik industrialdea "hutsik gelditu daitekeenaren erreserbak" ere.