Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astearte eta ostegunetan, 16:30etik 18:00etara, Altsasuko Labadero eraikinean. Irurtzunen beste talde bat sortzeko asmoa dagoNafarroako Fibromialgia Elkarteak, AFINAk, patologia kronikoak dituzten pertsonei zuzendutako ariketa fisikoko jarduera prestatu du. Ostegunean dozena bat pertsona hasiko dira ariketa horiek egiten, beti ere, fisioterapeuta baten esanetara. Halaxe egonen dira garagarrilaren akaberara arte. AFINAtik jakinarazi digutenez, jarduera irekia da eta ariketa horiek ibromialgia, neke kronikoaren sindromea, sentsibilitate kimiko anitza, esklerosia, diabetea eta bestelako gaitzak dituzten pertsonendako egokiak dira. Jarduera irekia da eta probatzera joateko gonbitea egin du AFINAk. Irurtzunen beste talde bat martxan jartzeko asmoa du elkarteak. Dagoeneko hiruzpalau pertsona daude izena emanda, baina taldea sortzeko gutxienez 10 pertsona behar dira. Batean edo bestean izena ematen interesa dutenek Sakanako Mankomunitatera hots egin dezakete, 948 464 867ra. Ibarreko erakundeak AFINA laguntzen du, bien artean sinatutako lankidetza hitzarmen baten bidez.