Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko igandean 2011ko automobilismo txapelketetako sari banaketak izan zen. Nafarroako Rally txapelketan Garikoitz Goñi eta Joseba Aldaz pilotuak izan ziren sarituak, baita Iker Beunza eta Iker Askargorta kopilotuek ere.Gainera, Sakana Motor Sport taldeak merezitako omenaldia jaso zuen, aurten Urbasako igoera berreskuratzeagatik. Lasterketa hau bai Nafarroako bai Espainiako zirkuituko igoera mitikoetako bat zen eta hainbat urte antolatu gabe egon ondoren, aurten atzera ere arrakasta handiarekin bueltatu zen.