D ereduan matrikulatzera deitu dute toki entitateek

Guaixe 2012ko otsailaren 2a

Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroako beste hainbat toki erakundek, D eredua bulkatu nahi dute. Heldu den astean zabalduko da lehen aldiz eskolatuko diren haurrak aurre-matrikulatzeko kanpaina. Sakanako Mankomunitateak eta beste toki erakundeek gurasoek beren seme-alabak D ereduan izena emateko eskatu dute. Euskarazko ereduan Nafarroako berezko bi hizkuntzak ikasteko aukera dagoela nabarmendu dute. Horrekin batera, urteetako "esperientzia eta ibilbideak" D ereduaren "kalitatea bermatu dute" eta horrek, toki erakundeen arabera oinarri sendoa ematen du irakasten den atzerriko hizkuntzan ere. Toki erakundeek, ikerketetan oinarrituta, euskarazko irakaskuntzaren abantailak zerrendatu dituzte: "hizkuntza gehiago ikasteko erraztasunak ematen ditu, ezagutza gaitasunak garatzen ditu; D ereduan ikasten dutenen errendimendua eta emaitzak hobeak dira; etorkizunerako lan aukera zabalagoak eskaintzen ditu eta gure komunitatean integratzeko bidea da".DordokaAnimalia hori da kanpainaren irudia, bere ezaugarriak "egonkortasuna, irmotasuna, segurtasuna, esperientzia eta lasaitasuna direlako".