Egoitza berria Andra Mari ikastolarendako

Guaixe 2012ko urtarrilaren 31

Utzubar txikiko ikastola 2013/2014 ikasturtean zabalduko da. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak hartuko dituLanen bigarren faseak gainontzeko ikasleendako tokia izanen luke, baita sor litezkeen behar berrietarako ereLarunbat eguerdian, 200 bat pertsonen aurrean, Andra Mari ikastolaren egoitza berriaren proiektua jendaurrean aurkeztu zuten. Egoitza berria "geroari begira"  eraikiko dutela adierazi zuen Adur Goikoetxea zuzendariak, "gure eginkizunekin jarraitzeko, egoitza zaharra oztopo eta zama bilakatu aurretik". Ikastolaren hezkuntza proiektuaren ezaugarriak ere azpimarratu zituen: "kalitatezkoa, gertukoa, parte-hartzailea, euskarazkoa baina eleanitza, garapen integrala sustatzen duena". Udaberrian lanen zatirik handienak hasiko direla azaldu zien bildutakoei Pello Urzelaik, ikastolako lehendakari-ohiak. Bigarren fasean gainontzeko ikasleak hartuko dituen eraikina jasoko da. Urzelaik esan zuenez, "etorkizunean, hezkuntza eskaintza zabaldu beharrean edo nahian bagaude, espazioa izango dugu jauzi hori egiteko".Goikoetxeak azaldu zuenez, ikastola berriarekin bi lerroko irakaskuntza legeztatzeko aukera izanen du Andra Marik, "egonkortasun handiagoa lortuko dugu gelen kontzertuak lortzeko orduan". Aldi berean, talde guztiendako gela egokiak izanen dituzte. Zuzendariak azaldu zuenez, ingeleseko gela berezituak, espazio berriak, patio zabalak eta guztiendako jantokia izanen dira.  Heldu den urteko irailean, ikasturtea egoitza berrian hasten duenean Andra Mari ikastolak gaur egun erabiltzen duen udal eraikinetako bat utziko du, Maisuen etxea izan zena hain zuzen ere. 2.975.000 euroAurreneko fasean inbertsio hori egin beharko du ikastolak. Dirutza horren %40a badauka (%53a Nafarroa Oinezen bidez jasoa, %16a bazkideen kotak eta %31a diru-laguntzak) eta aurrekontuaren gainontzeko %60a mailegu bidez ordainduko du (%64a gurasoen kuoten bidez, 20 urtetan eta bestea sustapen ekintza eta diru-laguntzekin). Lanak- Lehen faseak 3.490 m2 hartuko ditu. - Beheko solairuan, Haur Hezkuntzako 6 gela eta patio propioa; administrazioa, zuzendaritza, gimnasioa (240 m2), gune estalia, kirol pista eta espazio berdea. - Lehen eta bigarren solairuetan, Lehen Hezkuntzako 12 gela. - Energiaren ikuspuntutik B mailako eraginkortasuna izanen du ikastetxe berria. EkitaldiaAndra Mari ikastolaren proiektu berriaren aurkezpenean Sakanako hainbat udaletako eta mankomunitateko ordezkariak egon ziren, baita ikastolaren garai ezberdinetako bultzatzaileak, Iñigo Aritza ikastolako ordezkaritza, gurasoak, NIEko ordezkaritza eta herritarrak ere. Josetxo Astizek egin zien ongi etorria guztiei. Etxarri Aranazko alkate Joxi Bakaikoak euskararen alde egindako ahalegina aitortu zion ikastolari eta elkarlanerako prestutasuna azaldu zuen. Musika Lur Larrazak eta Maider Ansak eskaini zuten eta aurkezpena auzatearekin despeditu zen. Orduan entzundakoak izan ziren ikastolako arduradunendako gauzarik aberatsena.