Presoen eskubideen defentsa lantokietan

Guaixe 2012ko urtarrilaren 30a

LAB sindikatuak "euskal preso politikoen kontra erabiltzen den espetxe politika"  salatzeko kontzentrazioak eginen ditu. Hileko azken ostiraletarako deitu ditu LABek kontzentrazioak, Sakanako hainbat industrialdetan eginen direnak. LABeko kideen iritziz "kartzela politika estatuek erabili izan dute gatazka politikorako baldintzatze-tresna gisa". Sindikatu abertzaleko kideen iritziz, "politika kriminal honek lehen ez zeukan lekurik, baina gure herrian zabaldu den garai berri honetan are gutxiago". LABek industrialdeetara eramanen du euskal presoak Euskal Herriratzeko eskaera. EgutegiaOtsailak 24,  Sunsundegui aurrean, Altsasuko Ibarrea poligonoan.Martxoak 30: Utzubar industrialdean, Etxarri Arantzen.Apirilak 26: Lakuntzan, Aceros Moldeados enpresaren aurrean.Maiatzak 25: Uharte Arakilgo plazan.Garagarzaroak 29: Sapa eta Inasa enpresen aurrean, Irurtzunen.Garilak 27: Magoteaux enpresaren aurrean, Urdiainen.