Gurasoak ikasten

Guaixe 2012ko otsailaren 1a

Familiaren harremanak eta familia bizimoduaren eta pertsonalaren kalitatea hobetzeko baliabideak eta tresnak eskuratzeko balio du Guraso eskolakIrurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak guraso eskola antolatu du, Arakil, Uharte Arakil eta Arruazuko gurasoei zuzenduta. Gizarte Zerbitzuek, orain arte, gurasoei zuzendutako gai jakinen inguruko tailerrak antolatu izan dituzte. Guraso eskolan, berriz, aldez aurretik zehaztutako gairik ez da izanen, biltzen direnean erabakiko dute zein izanen den hizketa-gaia. Familien eguneroko bizimoduan sortzen diren galderak landuko dira, horien artean arauak, limiteak, anai-arreben arteko zeloak, autoritatea, gatazkak, komunikazioa edota bikotearen arteko erabakietan desadostasuna moduko gaiak. Gizarte Zerbitzuetako teknikarien ustez, modu horretan, "gurasoek euren interes, ardura edo proposamenei erantzuna opatzeko aukera izanen dute". Saioak hilean behin izanen dira, Uharte Arakilgo udaletxean, eta Bidari elkarteko profesional batek gidatuko ditu. Aurreneko saioa heldu den asteartean izanen da, 15:00etatik 16:30era.