Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bocalan Biak bat fundazioak antolatu du eta animaliak helburu terapeutikoetan erabiltzeko bidea emanen du. Fundazioak horretan eskarmentua du eta terapietan helburu jakinak lortzeko trebatzen ditu animaliak. Besteak beste, autismoa duten haur eta gazteekin lan egiten dute, baita garapen nahasmenduekin zerikusia dutenekin ere. Animaliak terapietan erabiltzeko gero eta eskaera handiagoa dagoenez, prestakuntza saioa antolatzea erabaki du fundazioak. Ikastaro teoriko praktikoa martxoaren aurreneko lehen asteburuan eginen da Altsasun, Iortia kultur gunean. Izen ematea formacion@bocalanbiakbat.org edo 646 123 768 telefonoan, otsailaren 27ra arte.