Muslariak Euskal Herriko txapelketan

Guaixe 2012ko otsailaren 2a

Dagoeneko ibarreko makina bat herritan jokatu dira Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketak. Herri bakoitzeko onenak hilaren 25ean Iruñeko Arrano elkartean jokatuko den Nafarroako finalerako sailkatu dira. Han txapelketa azkarra formula erabiliko da herrialdeko muslari onenak zein diren jakiteko. Jakin ahal izan dugunez, Altsasun 19 izan ziren neurtu ziren bikoteak. Kili-Jazinto, Jesus Mari Mazkiaran-Mugika eta Crespo-Aranburu bikoteek ordezkatuko dute Altsasu. Olatzagutian izan ziren 11 bikoteetatik Igor-Tomasek eta Bados-Kuttik egin dute aurrera. Ziordian ere 11 bikote neurtu ziren eta aurrera egiteko txartela Andres Perkaz-Alfredo Martin eta Teodoro Perkaz-Koldo Mendinueta bikoteek lortu zuten.