Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Maria Markotegi Literatur Lehiaketa deitu du. Beste behin ere, sormena lantzera animatzen ditu Sakanako ikasleak, bailaran bertan nola kanpoan ikasten dutenak. Irudimenaren leihoa ireki, eta narrazioa laburrak, poesia eta komikiak egiten gozatzeko aukera polita da. Denera, 1.800 euro daude jokoan.OinarriakLehiaketak hiru sail izanen ditu: narrazioak, poesia eta komikia. Ikasle bakoitzak gehienez ere lan bana aurkez dezake sail bakoitzean. Lehiaketara aurkezten diren lanak orijinalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira. Gaia librea izanen da. Luzerari dagokionez, LHko 5. eta 6. mailako ikasleek gutxienez orrialde bat eta gehienez 3 idatzi beharko dute; DBHkoek gutxienez 2 orri eta gehienez 5, eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetakoek gutxienez 3 orri eta gehienez 8. Olerkiek gutxienez 14 bertso izanen dituzte eta gehienez 40. Komikiak gutxienez orrialde bat izan behar du, eta gehienez 5. Literatur lanak ordenagailuz idatzita aurkeztuko dira eta, komikiak, berriz, txuri-beltzean edo koloretan, Din A4 tamainan. Lanak aurkezteko epea 2011ko martxoaren 30ean bukatuko da, eguerdiko 15:00etan. Lanak Sakanako Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan aurkeztu behar dira. Ikastetxeek lanak aurkeztu ditzakete ikasleen izenean. Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira eta egilearen datuak aparteko gutun-azal batetan sartuko dira.Sakanako Mankomunitateko lehendakariak izendatuta, irakaskuntzan eta euskaran nor den epaimahaiak erabakiko du saridunen zerrenda. Sari banaketa ekitaldi publiko batean eginen da udaberrian.SariakSakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 1.800 euro banatuko ditu lan onenak saritzeko. Narrazioa, poesia eta komiki sailetan zortzina sari banatuko ditu, ikasketa-mailaren eta literatura lanaren kalitatearen arabera. Guztira 24 sari izanen dira. Kategoria Saria ZenbatekoaLHko 5. eta 6. mailak 1. saria 50 euro 2. saria 40 euroDBHko 1. eta 2. mailak 1. saria 70 euro 2. saria 60 euroDBHko 3. eta 4. mailak 1. saria 90 euro 2. saria 80 euroBatxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak 1. saria 110 euro 2. saria 100 eurowww.sakana-mank.comOinarriak osorik Sakanako Mankomunitatearen web orrian.