Arbazuarra Zabaltzen-en zuzendaritzan

Guaixe 2012ko otsailaren 2a

Larunbatean berritu zuen bere zuzendaritza Zabaltzen-ek, Nafarroa Baiko independenteak biltzen dituen elkarteak. Barne hauteskundeak egin zituen eta Koldo Martinez Urionabarrenetxea aukeratu zuten elkarteko lehendakari. Zuzendaritza horretako kide da Jose Migel Ganboa, idazkari kargua hartu duena. Elkartea iazko irailean sortu zen eta orduz geroztik bere kudeaketa batzordean zegoen arbazuarra. Zabaltzen elkarteak, EAJrekin eta Atarrabia Taldearekin Geroa Bai osatzen dute.