Olazti13 kinto daude aurten Olaztin 7 mutil eta 6 neska. Javier Vega, Marta Arguelles, Leire Zabalo, Maria Imaz, Nerea Gastaminza, Iker Armendariz, Iker Martinez, David Markez, Ander Gurmindo, Mikel Pinto, Cristina Palazios eta Estitxu Orabengoa.Asteburu honetan hasiko dira kintoak ospatzen. Asteazkenean afaria egin zuten kinto guztiek, motorrak berotzeko. Atzo goizetik hasita diru eskean aritu ziren. Gainera herriko mediku, alkate, herriko txikienari eta handienari ogia banatu zioten. Gaur, ikastola eta eskolara joango dira eta arratsaldean ludotekako haurrekin kantuan buelta emango diote herriari. Bihar ere herria girotzen ibiliko dira egun guztian zehar, taberna eta herriko elkarteetan prestatutako gosariarekin hasi, bazkariarekin jarraitu eta gauera arte. Bihar gainera, herriko kintada guztiek bazkaria izaten dute, beraz jai giroa ez da faltako Olazti aldean. Bukatzeko, igandean, Santa Ageda egunean ere txarangaren laguntzarekin kintoak herritik bueltaka ibiliko dira.Urdiain6 kinto eta 6 kinto-zahar dira, kinto-gazteak ere gerturatzen dira festara eta denak batera 14 gazte dira egun hauetan zehar jai giroan ariko direnak. Kinto-gazteak Julen Goikoetxea eta Lucas Fernandez dira, kintoak Iñaki Berastegi, Zuriñe Lopez de Muniain, Edurne Goikoetxea, Ainhoa Caña, Igor Larunbe, Mati Ostiza eta Nekane Irigoien eta kinto-zaharrak Mikel Pardo, Alex Lopez de Goikoetxea, Tasio Leñena, Imanol Etxarri, Ane Galarza eta Julen Goikoetxea.Urdiaindar gazteak 2 aste lehenago elkartzen hasten dira, dantza entseatu eta gauzak prestatzeko. Gaur bazkaldu eta herritik buelta ematen dute. Bitartean boletoak salduko dituzte. Enpresetara ere joaten dira aurretik bidalitako gutunak biltzeko. Afaria pilotaleku atzean dute lokal batean egingo dute. Larunbatean mahai inguruan bilduko dira ondoren herriko baserrietatik buelta egin eta jota eta porrusalda dantzatzeko. Beste urteetan ez bezala, aurten ez dute traktorea aterako, aurreko urtean arazoak izan zituzten eta. Gauean herrira itzuli eta Kaluxan egingo dute afaria, ondoren Altsasura joateko parranda egitera. Hala ere, igandean goizean goiz mugitu beharko dira, 11:00etan Mareon gosaria baitute. Jendea mezatik atera ondoren, kintoek Urdiaingo zortzikoa dantzatuko dute herriko plazan, guztira 5 zortziko dantzatuko dira.BakaikuAurten 6 kinto daude Bakaikun. Gaur, ostiralarekin, Bakaikuko elkartean bilduko dira afaltzera eta ondoren parranda gogoak ez dira faltako. Bihar, larunbatarekin, goiz eta eguerdi partean kintoak Bakaikun eskean ariko dira, trikitilari eta panderoaren laguntzarekin giro ederrean. Santa Agedako kanta bat kantatzen dute, baina Bakaikukoa propio dena. "Santa Ageda, Santa Ageda, Santa Ageda andria, giltza handiak hartuta zerurako bidia" dio kantak. Etxez etxe atea zabaltzen dietenei ardo zahatoa eskaintzen diete kintoetk eta aipatu kanta kantatu, trukean borondatea eskatuz. Dirua edo pastak, arraultzak... bakoitzak nahi duena ematen du. Herrian barna ibili eta gero indarrak berreskuratzeko bazkaltzera joango dira. Bueltan Altsasun geratuko dira parrandarekin jarraitzeko. Igandea egun lasaia izaten dute eta gosari edo meriendarekin bukatuko dute bakaikuarrek aurtengo ospakizuna.AltsasuSanta Ageda ospakizun handia izan ohi da altsasuar guztiendako eta zer esanik ez aurtengo kintoendako. 64 neska-mutiko dira aurten kintoak. Horrela, bihar, Santa Ageda bezperan, bazkaldu eta gero kintak kalera aterako dira kantuan, baserritarrez jantzita, eta diru eskean arituko dira Santa Agedako koplak kantatuz. Arratsaldean meza izango da eta ondoren kintak mahai inguruan elkartuko dira. Igandean, Santa Ageda egunean, mutilen txanda izango da. Goizean kintoak eskean aterako dira eta nesken etxeetatik joango dira opilak jasotzen. Opilak makila handi batean jasoko dituzte, eta neska bakoitzaren etxean jota eta porrusalda dantzatuko dute. Ondoren guztiak batera bazkari ederraz gozatuko dute. 19:30ean errege-erreginak eta beste 2 kintok Altsasuko zortzikoa dantzatuko dute. Santa Ageda egunean ospakizunen 25. eta 50. urteurrena eta 60. urte betetzen dituztenek ere urteko kintoekin bat egin eta festa handia ospatzen dute, eta dantzaldian ere aritzera animatuko dira.Astelehen eta asteartean etxez etxe eskean ariko dira kintoak. Asteazken eta ostegunean atseden egunak izango dira, indarrak hartu eta jaien azken egunak gogotsu bukatzeko. Ostiralean, kintoek omenaldi berezia egingo diote pasa den urtean istripuz hildako Garazi Garasa kintari.Larunbata berezia da altsasuar guztiendako. Kintada guztiak egun horretan elkartzen dira bazkaltzera. Egun horretan ere, kinto guztiek dantzatuko dute zortzikoa Altsasuko plazan.Aurtengo kintoak64 kintoak Nerea Ruiz Imaz (erregina), Aitziber Leoz Etxarri (erregina-ordea), Oihana Paniagua, Tamara Arizaga, Edurne Gonzalez, Aitziber Miguel, Nerea Zabalo, Irune Unamuno, Ainire Garinoain, Saioa Marroyo, Maider Davila, Nahikari Gonzalez, Beltzane Gomez, Josune Ruiz, Amaia Viana, Amelia Moreno, Ekhiñe Olmos, Aitziber Fernandez, Irati Oiarbide, Nagore Claver, Nerea Gomez, Nerea Parra, Sandra Villaseca, Erkuden Palacios, Natalia Saiz, Rakel Paniagua, Goizargi Bengoetxea, Ane Amillano, Nagore Diaz, Izaskun Cidoncha, Maite Gorrotxategi, Maite Perez, Miren Mendaza, Claudia Reigada, Ainara Urkijo, Marta Gabirondo eta Erkuden Izagirre.Eukeni Goikoetxea Larraza (erregea), Jorge Herrero Diaz (errege-ordea), Mikel Murgialdai, Gaizka Mendoza, Jon Andoni Galarza, Mikel Ribero, Ivan Mendia, Asier Lopez de Sabando, Jon Urkijo, Iñaki Grajeras, Asier Palomino, Jon Otaegi, Telmo Zulaika, Josu Palomo, Andoni Beramendi, Jose Javier Alegre, Ismael Santamarta, Unai Otermin, Jokin Unamuno, Dario Moreno, Aritz Agirrebengoa, Asier Izagirre, Eñaut Agirrebengoa, Javier Fernandez, Adur Ramirez de Alda, Aritz Urdangarin eta Asier Ansa.