Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ilbeltzean Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda zeuden pertsonen kopuruak gora egin zuen. Urte hasieran baino 34 pertsona gehiago daude, %2,3 gehiago. Guztira 1.510 sakandar daude enplegu bulego horretan izena emanda ilbeltza akaberan. Azken hilabetean Altsasuko enplegu bulegoaren bidez 313 kontratu itxi ziren, horietatik 32 besterik ez ziren mugagabeak. Nafarroan langabeziak %6,82 egin du gora. Ilbeltzean 3.203 langabetu gehiago izan ziren, hilaren akaberan 50.149 izatera iritsiz. Haietatik 25.591 emakumezkoak dira eta 24.558 gizonezkoak.