Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, arratsaldeko 19:30ean, Luisitoren alde lehen mailako areto futboleko jokalariak lanean ikusteko aukera izango da Altsasun. Triman eta Umacon Zaragora aurrez aurre arituko dira gazte olaztiarraren alde. Aste hauetan ligako partidarik ez dagoenez, futbol taldeek lagun arteko norgehiagoka jokatzeko aprobetxatuko dute.Norgehiagoka Denok Luisitorekin! lagun eta herritar taldeak antolatu du, Luisitorendako dirua lortzeko intentzioarekin. Sarrerak 5 eurotan jarriko dira salgai eta 12 urte bitarteko haurrei borondatea eskatuko zaie.