Andrew Fenn Palma lasterketako irabazle

Guaixe 2012ko otsailaren 6a

Atzo hasi zen XXI Iberostar Mallorkako Challengea, urtero Mallorkako hiriburuan zehar ospatzen den Palmako trofeoarekin. Andrew Fenn izan zen irabazlea, sprintean Andre Schulzeren eta Alesander Porseven aurretik iritsi ondoren.Aurtengo trofeoa ohi baino mugituagoa izan da, 17 iheslariek emandako jokoari esker. Giroa ezin hobea izan zen. Eguraldia tarte bat eman zien txirrindulariei lasterketan zehar. Eguzkia ia goiz osoan zehar agerian egon zen eta horrek ikusleak gerturatzea ekarri zuen. Euskal txirrindularien artean, Pablo Urtasun, Jorge Azanza eta Gorka Verdugo daude aurtengo lasterketan. Horrela, Urtasun 34. iritsi zen helmugara, Urtasun 84. eta Verdugo 106.Gaurkoan Migjorn trofeoa ospatuko da. Llucmajorretik aterata Ses Salines, Santanyi, Felanitx, Montuïritik pasako dira txirrindulariak 171,7 kilometrotakoa ibilbidea Camposen bukatzeko.