Elizondon baztandarrak nagusitu ziren

Guaixe 2012ko otsailaren 6a

Bardoek elurrari, izotzari eta hotzari aurre egin behar izan diote asteburuan. Baina zaleen berotasunak termometroak baino indar gehiago izan du. 250 bat entzulek jarraitu dituzte asteburuko lau saioak. Hautsi eta barratu taldeko Oier Lakuntza eta Haizea Beruete sakandarrek Elizondorako bidea hartu zuten larunbatean. Arkaitz Goikoetxea bertsolariarekin batera, indarrak neurtu zituzten Baztango Lepanatatuek taldearekin. Azken horretan azken orduko aldaketa egin behar izan zuten: Jon Baberenak ezin izan zuen aritu, eta haren lekua hartu zuen Julen Zelaietak. Beratarra, Oier Amiano eta Xabier Maia mozorro eta guzti igo ziren eszenatokira. Baztandarrek ikusleak eta epaileak konkistatu zituzten, eta haiendako izan zen puntua. Oier Lakuntzaren eta Haizea Berueteren taldeak bigarren aukera izanen du heldu den asteburuan. Hilaren 18an, Uitzin, Betze maldikoak taldeko Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika eta Oskar Sanz de Acedorekin neurtuko dituzte indarrak.