Atzera ere Andrew Fenn irabazle

Guaixe 2012ko otsailaren 7a

Andrew Fennek atzo ere Mallorkako Challengeko bigarren etapa irabazi zuen 3:52:51ko denbora eginez. Llucmajorren hasi eta Camposen bukatu zen 171,7 kilometrotako ibilbidean txirrindulari britainiarrak azkeneko esprintean tropela atzean uztea lortu zuen. Gure txirrindulariei dagokienez, Pablo Urtasun 27. iritsi zen helmugara eta Gorka Verdugo 100., biak ere irabazlearen denbora berdinera. Jorge Azanza altsasuarrak ez zuen lasterketan parte hartu.Gaurkoan txirrindulariak mendian ariko dira, Deiá trofeoa lehiatzeko. 151 kilometrotako etapak 2. mailako 6 portu ditu. Txirrindulariek beraz, sekulako indar erakustaldia egin beharko dute helmugara iristeko.