Finalerdiak azken jardunaldiaren esku

Guaixe 2012ko otsailaren 8a

Asteburu honetan jokatuko dira Nafarroako Trinket txapelketako ligaxkako azken partidak. Erabakigarriak izango dira izan ere, oraindik ez dago argi zein bikote izango de Esain eta Arbizuren kontra jokatuko duena. Buruzgaineko bikoteak dagoeneko finalerdietako lehen txartela lortu du pasa den astean Mundiñano eta Lasaren kontra 40 eta 27 irabazi ondoren. Beraz, asteburu honetan Mundiñano-Lasa eta Santesteba-Iriarteren arteko aurrez aurrekoan erabakiko da Esain eta Arbizuren aurkaria.Aristorena eta Andueza zuzenean finaleraEmakumezkoen gomazko pala modalitatean Aristorena eta Andueza bikotea zuzenean finalerako sailkatu dira txapelketako partida guztiak irabazi ondoren. Asteburu honetan erabakiko da zein izango den finalean ariko den bigarren bikotea. Finalerdietan Etxarri eta Leunda eta Mugerza eta Urtasunen arteko partida ikusi ahal izango da.