Bukatu da lehen itzulia

Guaixe 2012ko otsailaren 8a

Aurreko asteburuan Espainiako kluben arteko 5. jardunaldia jokatu zen. Azken partida hauekin, beraz, bukatutzat eman da txapelketako lehen itzuliari. Erremintan Oberena izan bada jaun eta jabe, eskuz Irurtzun eta Paz Ziganda dira euren taldeko buru 7 garaipen eta 3 partida galdu ondoren.Irurtzunek partida guztiak irabaziAsteburuko partidetan A taldean Irurtzunek 2 puntuak bereganatu zituen Huarteren kontra jokatutako norgehiagoketan. Horrela, Armendarizek Garraldaren kontra lehen puntua eskuratu zuen 10 eta 2, 5 eta 10 eta 5 eta 1irabazi ondoren; binakakoan, Ansotegi eta Pazosek beste puntua lortu zuten Yoldi eta Linzoainen kontra 10 eta 9 eta 10 eta 6 irabazi ondoren.B taldean Altsasuk ez zuen zorte berdina eduki eta Burundan Najerinoren kontra jokatutako partidetatik puntu bat ere ez zuen lortu.