Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Santa Maria la Real fundazioak Erdi Aroko artea eta teknologia berriak lotu ditu. Estilo erromanikoko monumentuen inguruko informazioa eta dokumentazioa zabaltzeko helburuarekin, Románico digital web orria sortu du. Nafarroako Gobernuak ekimenarekin bat egin du. Haren bultzadarekin, Nafarroako arte erromanikoko eraikin eta lekukotzak web orrian sartu dituzte. Horien artean Sakanako zenbait eraikin daude: Egiarretako Itsasperriko Santiago eta Iturmendiko Aizaga baselizak eta Uharte Arakilgo Zamartze monasterioa eta Aralarko San Migel santutegia. Web orrian baselizen zenbait argazki daude, batzuk ikuspegi orokorra erakusten dutenak, eta beste batzuk detaileenak: portada, kapitelak, absidea, kapera, erretaula... Denera, Sakanako eraikinetako 500 argazki daude. Haien kokalekua ere zehazten da.Espainiar Estatuko arte erromanikoko 9.000 monumentu daudela estimatzen da. Horietatik 4.000 ale baino gehiago Románico digital web orrian daude. Gaur egun, Gaztela-Leon, Asturias, Kantabria, Nafarroa, Errioxa eta Madrileko datuak daude. Gaztela-Mantxa, Zaragoza eta EAE ere sartzekoak dira. 2015erako 330.000 argazki izatea espero dute.