Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo jokatu zen Mallorkako Challengeko 3. etapa, Deià trofeoa. Sky taldeko Lars Petter Nordhaug iritsi zen lehena helmugara Valdemossako portua jaisten ari zirela ihesaldian zeuden Rui Costa, Fulsang, Machado eta Henao gainditu ondoren.Hasieratik etapa oso interesgarri jarri zen, 6 portu egotean erasoaldi bat baino gehiago gauzatzea ekarri baitzuen.Norvegiako txirrindulariak 3 ordu 55 minutu eta 27 segundo behar izan zituen hasiera eta bukaera Deiàn zuen 151 kilometrotako ibilaldia egiteko. Bere atzetik Rui Costa (Movistar) eta Luis Henao (Sky) sartu ziren. Gure txirrindulariei dagokienez, Verdugo 78. sartu zen 8 minutu eta 39 segundotara eta asteleheneko lasterketan parte hartu ez zuen Jorge Azanza 121. sartu zen. Atzoan Pablo Urtasun izan zen parte hartu ez zuena.Gaur erabakiko da zein izango den irabazleaAgur laugarren eta azken etapa izango da. Tramuntanako trofeoak 160 kilometrotako luzera izango du, bereziki mendateez osatua. Bertan erabakiko da ezin den aurtengo Mallorkako Challengeko irabazlea.