Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdiain-Altsasu industrialdea egiteko udalez gaindiko plan sektoriala indarrik gabe uzteko prozedura abiatu du Nafarroako Gobernuak. Hau da, industria gunea egiteko araudia indarrik gabe utzi du eta industrialdea ez da eginen. Halaxe erabaki du agur egindako bileran. Erabakia Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu ondoren hilabetez egonen da jendaurrean. Enpresa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak sustatu duen proposamena bere egin du Yolanda Barcina Anguloren kabineteak. Neurria hartzerakoan Nafarroako Gobernutik argudiatu dute "krisiak eskualdean epe motz eta ertainerako industria-lur eskaera txikitu" duela. Gobernutik azaldu dutenez, industrialde egitasmoak, 1998ko aurreikuspenen arabera, zegoen lur eskaerarekin 10 urtetan beteko litzateke. 2006an egindako aurreikuspenek industrialdea 12 urtean beteko litzateke azaldu zuten. Gaur egungo aurreikuspenak omen dira industrialdea egin eta 130 urtetan ez litzatekeela beteko. Horrek Nafarroako Gobernua egitasmoa "gehiegizkoa" dela esatera eraman du. Beste lehentasun batzuk daudela iritzi dio gobernuak. Beste argudioakForu administrazioak ere aipatu du bere erabakian pisua izan duela toki-erakunde eta eragileak industrialdearen kontra egotea. "Horrek zaildu egin zezakeen Gobernuaren eta ukitutako udalen arteko hitzarmena adostea, industrialdearen ekonomi jasangarritasuna berma zezakeena". Azkenik, desjabetze prozeduran lur-jabeek parte hartzeko eskubidea aldarrikatu dutela eta horrek ere gobernua bere erabakian atzera egitera eraman duela azaldu du.