Kintoen soka, luzerako

Guaixe 2012ko otsailaren 6a

Asteburuan kinto ospakizunak izan dituzte Bakaikun, Urdiainen, Altsasun eta Olatzagutian. Guztiek hotzari aurre egin behar izan diote. Iturmendiko eta Ziordiko kintoek asteburuan dituzte ospakizunak eta bestelako eguraldia izatea espero dute.Bakaikuko 6 kintoek ostiralean hasi zituzten ospakizuna, mahaiaren bueltan afaltzen. Larunbatean etxez etxeko erronda egin zuten eskean eta ordu txikitan despeditu zuten festa Altsasun.Aurtengo kinto urdiaindarrak, 14ak, atzokoan despeditu zituzten ospakizunak. Gosaldu ondoren, eguerdian zortzikoa dantzatu zuten plazan. Aurretik, festako bi egun izan zituzten eta behar bezala ibiltzeko boletoak saldu zituzten.Altsasun kintak larunbatean hasi ziren festarako eskatzen, atzokoan mutilak izan ziren. Etxeetara joan ziren, jendea kalera ez baita ateratzen. Opilak ere banatu zituzten. Batzuek eta besteek jasotakoa oraindik ere zenbatzen ari dira une honetan. Atzokoan aurreneko dantza saioak egin zituzten plazan. Zortzikoak gaur, bihar, ostiralean eta larunbatean dantzatuko dituzte plazan, 19:00etatik aurrera. Kioskoan pankarta batek iaz hildako kinta bat oroitarazi zuen. Azken egun horretan gainontzeko kintada guztiak batuko zaizkie. Atzokoan haiekin batera izan ziren ere kinto izan zirenetik 25, 50 eta 60 urte bete zituzten kintadak.Olatzagutian larunbatean kintada guztiak bildu ziren festa egunean. Aurtengo 13 kintoak, bestela, asteazkenaz geroztik haien festaz gozatzeko aukera izan dute.