Atzerritarrak%8,45 dira

Guaixe 2012ko otsailaren 7a

Sakanan bizi garen 20.776 pertsonetatik 1.755 dira estatutik kanpokoak. Halaxe jakinarazi du Espainiako Estatistika Institutuak. Atzerritik Sakanara etorritakoen artean 953 (%54,3) gizonezkoak dira eta gainontzeko 802ak (%45,7) emakumezkoak.Populazio hori ez dago berdin banatuta ibarreko 15 udalerrietan. Irurtzun da gehien hartzen dituen herria, ia %16. Olatzagutiko populazioaren %13,15 da. Sakanako bataz bestekoaren gainetik daude Uharte Arakil eta Altsasu. Bietan ere populazioaren %9a estatutik kanpo jaioak dira.Gainontzeko herrietan pertsonen kolektibo hori ez da Sakanaren bataz bestekora iristen. Lakuntzan, ia %7koa da eta Ziordian 6,27. Kanpoan jaiotako populazioaren %5en bueltan daude Arakil, Iturmendi eta Urdiain. Puntu bat gutxiago dute Arbizuk, Ergoienak eta Etxarri Aranatzek. Arruazun sakandar berrien presentzia txikia da, Bakaikun txikiagoa eta Irañetan oso txikia.%11,5 Nafarroan642.051 biztanleetatik estatutik kanpokoak 71.600 dira.