Koalizioa agintean den udalerrietan matrikulatutako ikasle bakoitzeko euro bat emango diote Lodosa eta Sartagudako ikastolari, Bilduko hautetsiek Iruñean egindako agerraldian iragarri zutenez. Ekimen horren bitartez bat egin dute Ikastolen Elkarteak hasi berri duen kanpainarekin: ikasle bakoitzeko euro bat. Sakanako ikastolek ere bat egin dute kanpainarekin: guztira 1.165 euro bildu dituzte Ibaialde ikastolaren alde.Egoera ekonomiko larrian dago Ibaialde ikastola "muturreko gabezia ekonomikoan". Hautetsien ustez Nafarroako Gobernuak trabak jartzen dizkio haurrak eta gazteak euskaraz trebatzeari. "Gobernuaren esku egon beharko litzateke lurralde osoan euskarazko irakaskuntza bermatzea, baina, zoritxarrez ez da hala".Ikastolaren elkartasun kontua3035 0153 46 1531026051