Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain arte Jose Angel Agirrebengoa presidente izan duen Napar Buru Batzarra berritzeko prozesua hasi du EAJ-PNVk. Altsasuarra 8 urtez egon da alderdiaren zuzendaritzan eta bere borondatez utziko du kargua eta aurretik zuen lanera bueltatuko da.Alderdiko Nafarroako 15 uri batzarrek hilaren 25era arteko epea dute hautagaiak aurkezteko. Horretaz gain, zuzendaritzarako, alderdiko herrialdeko justizia tribunalerako eta nazio batzarreko kideak izan daitezken pertsonen izenak proposa ditzakete. Martxoaren laugarren asteburuan jakinen da zuzendaritzaren osaera.