Epaiketa aurretik akordioa

Guaixe 2012ko otsailaren 9a

Asteazkenean Iruñean epaitzekoak ziren Etxarri Aranazko alkate Jose Ignacio Bakaikoa "bortizki astindu eta iraindu" zuen eraikuntza enpresako arduraduna. Iruñeko I. Zigor Epaitegira sartu aurretik aldeek akordioa lortu zuten eta ez zen epaiketarik izan, adostasuneko epaia baizik, fiskaltza, akusazioa eta akusatua bat etorri zirelako. Lekukoek ez zuten testigantzarik eman behar izan.Aldeak ados jartzeko, akusatuak, David Lizarragak, akusazioak leporatutako gertaera guztiak onartu zituen. Akusazio gisa aritu zen Etxarri Aranazko Udalak, bestalde, haserrealdiko salbueslea onartu zuen. Hau da, zigor eskaera leuntzea onartu zuen udalak, akusatuak momentuko amorruak eraginda oldartu zela iritzita.Agintearen kontrako atentatuagatik 2 eta 4 urte arteko zigorrari aurre egiten zion akusatuak. Adostutakoaren arabera urte bateko espetxe zigorra onartu zuen eraikuntza enpresako arduradunak, eta aurrekaririk ez duenez, ez da espetxera joanen bi urtetan deliturik betetzen ez badu.